Etorkizuneko liburutegiari buruz ariko dira sortzaileen txokoan
Salamancako Unibertsitateko Julio Alonso Arevalo izango da hizlaria, otsailaren 27an
Etorkizuneko liburutegia. Liburutegiaren etorkizuna. Hori da otsailaren 27an sortzaileen txokoan eztabaidatuko dutena. Salamancako Unibertsitateko (Espainia) Julio Alonso Arevalo izango da hizari. Alonsok irakurketa digitalari, liburutegi digitalari edota liburu elektronikoei buruzko konferentziak ematen ditu nazioartean, eta 80 artikulu baino gehiago publikatu ditu nazioarteko aldizkari espezializatuetan.
Azken urteotan jendeak irakurtzeko ohiturak aldatu ditu, eta komunikatzeko zein ikertzeko modua ere desberdina da. Eduki digitalak hartu du indar azken urteotan, eta espazioak ere horretara egokitu behar dira, beharrizan berriak asetzeko.
Egueneko saioan, etorkizuneko liburutegiak zelakoak izan behar diren aztertuko dute, eta kontuan eduki beharko diren zenait jarraibide identifikatu dituzte ariketa hori egiteko. Hala, zehatu dute etorkizuneko liburutegiek etengabe berritzeko beharra izan behar dutela, liburutegiaren eta liburuzainen balioa agerian utzi behar direla, espazioen garrantzia eta lankidetza sustatu behar dituztela eta edukiak sortu behar dituztela.
Gaur egun, ezagutzaren garai hauetan, liburutegiek espazioak berdiseinatzen ari dira, herritarren beharrizanei eta ikasteko forma berriei egokitzeko. Hala, liburutegiak erabilera anitzeko espazio bilakatzen ari dira, eta ikaskuntza-jarduera askotarikoak hartzeko diseinatuta daude. Berbaldia 19:30ean hasiko da.