Alkartasunakoek Lantzeko inauteriak atera dituzte kalera
Bestalde, Txosna Batzordekoen deiari erantzunez, arrantzalez eta baserritarrez bete zen atzo Bermeo.
Bermeoko Alkartasuna dantza taldeak kolorez zipriztindu zituen atzo herriko kaleak, Bermeotarrak fanfarreagaz batera. Urteroko ohiturei hutsik egin barik, kalera atera ziren eta kalejiran ibili ziren, Gizarte eta Kultura Etetik hasi eta Lameraraino. Lantzeko inauteriak dantzatu zituzten, Miel Otxin eta Ziripotekin batera.
Dantza taldeko dantzariez gain, hainbat izan ziren Lantzeko inauterietan parte hartzera animatu ziren herritarrak ere.
Bestalde, Txosna Batzordekoen deiari erantzunez, arrantzalez eta baserritarrez bete zen atzo Bermeo. Trikipoteoan hasi zuten eguna, eta Taraskan egin zuten geldialdia kuadrillen arteko jokoak egiteko. Ondoren, Artza frontoia bete zuten elkarrekin bazkaltzeko. Bazkaldu ostean, bertsotan jarraitu zuten eta kantuan eta dantzan amaitu zuten eguna.