Herrijeri Emon Arnasa elkarteak euskaratutako ‘Pertsegitzailea’ aztertuko dute Txarakie irakurle txokoan
Barikuan 19:30etik aurrera batuko dira Eskolondon.
Hilabetero legez, oraingoan ere Txarakie Irakurle Txokoan batuko dira Eskolondon. Barikuan [otsailak 21], 19:30ean hasiko dute saioa.
Herrijeri Emon Arnasa elkartearen kideek Julio Cortazar argentinarraren Pertsegitzailea nobela aukeratu dute otsaileko hitzordu honetarako. Elkarteak euskaratu duela eta liburutegian eskuratu daitekeela azaldu dute.
Denborari eta jazarpenari buruzko historia metafisicoa azaleratzen duen kontakizun laburra da.