Astelehenera arte eman daiteke izena tabernen mozorro txapelketan
Tabernak apainduta egon beharko dira datorren martitzenean [otsailak 25]; tabernariak ere mozorrotuta egon beharko dira 11:00etatik aurrera.
Aurtengoa tabernen mozorro txapelketaren 19.aldia izango da. Parte hartu gura duten tabernek Kultura Sailean, 94-617 91 57 zenbakira deituta edo kultura@bermeo.eus posta elektronikora mezua bidalita eman ahalko dute izena. Interesa daukatenek asteleheneko [otsailak 24] 12:00ak baino lehen eman beharko dute izena.
Ondoren, egun bereko 14:00etan, parte hartzaileen zerrenda emango dute jakitera, Bermeoko Udalaren facebookean.
Tabernak apainduta egon beharko dira datorren martitzenean [otsailak 25]; tabernariak ere mozorrotuta egon beharko dira 11:00etatik aurrera.
Epaimahaia Jai Batzordeko ordezkariek osatuko dute eta martitzenean bertan batuko dira tabernaz taberna joateko. Apainketaren originaltasuna, erabiliko diren materialentzako kontsumo orekatua eta ingurumena errespetatzea, tabernarien mozorroa eta apainketa bat izatea eta euskararen erabilera kontuan edukiko dituzte sariak banatzerakoan.
Hiru sari banatuko dituzte, eta martitzen arratsaldean jakinaraziko dituzte irabazleak, udalaren webgunean eta sare sozialetan.