'Gerra Zibila Busturian' liburuak aurkeztuko dituzte eguenean
2016an abiatu zuen Xabier Herrero historialariak Busturiko Gerra Zibilari buruzko ikerketa. Bi urteko lanaren ostean, bi liburu argitaratu dituzte.
Busturiko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak lankidetzan egindako Gerra Zibila Busturian liburuak aurkezteko ekitaldia antolatu dute eguenerako. Altamira auzoko kultur etxean egingo dute aurkezpena, 19:00etan.
2016an abiatu zuen Xabier Herrero historialariak Busturiko Gerra Zibilari buruzko ikerketa. Bi urteko lanaren ostean, bi liburu argitaratu dituzte: Busturia (1916-1937): berrezarkuntza, diktadura, II. Errepublika eta Gerra Zibila eta Busturia (1937-1945): lehen frankismoa.
Lehenengoak, tokiko erakundeen bilakaera politikoa aztertzen du Berrezarkuntzatik Gerra Zibila amaitu arte. Bigarrenak, berriz, erregimen diktatoriala ezarri zen bitartean biztanleriaren aurka erabili zen errepresioaren azterketa egiten du, arreta berezia jarrita errepresaliatuen izen propioei.
Biharko aurkezpenean honakoek parte hartuko dute: Rosa Miren Pagola Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordeak, Aitor Aretxaga Busturiko alkateal, Ludger Mees (EHU) ikerketaren zuzendariak eta Xabier Herrero (Eusko Ikaskuntza) Ikertzailea eta argitalpenaren egileak.
Busturiko Udalak herritar guztiak gonbidatu aurkezpenean parte hartzera.