'Fakirraren ahotsa' aztertuko dute etzi irakurleen txokoan
Liburutegiko 3. solairuan batuko dira, 18:30etatik 20:00etara.
Otsailaren hirugarren eguena da etzi, eta horregaz batera dator hilabete honetako irakurleen txokoa. Oraingoan, parte hartzaileek Harkaitz Cano idazlearen Fakirraren ahotsa nobela izango dute aztergai.
Ohi legez, liburutegiko 3. solairuan batuko dira, 18:30etatik 20:00etara, eta Arrate Egaña idazleak gidatuko du saioa.