Miamira itzulita, Hiruko Koroa lehiatu du Beaskoetxeak
Zestalari gernikarrak bigarren postua eskuratu du Miami Jai Alai txapelketako bakarkako kategorian, eta hirugarren onena izan da binakakoan eta Most Wins kategorietan.
Diego Beaskoetxe zestalari gernikarrak bigarren postua eskuratu du Miami Jai Alai txapelketako bakarkako kategorian, eta hirugarren onena izan da binakakoan eta Most Wins kategorietan. Bi hilabete irauten dituen txapelketa lehiatzera berriro joan zen Beaskoetxea, eta emaitza onekin itzuli da udalerrira.
Hiruko Koroa Aritz Erkiaga zestalari ispastertarrak irabazi du. Bakarkako eta binakako txapelketetan gailendu da, eta kiniela gehien irabazi dituen puntista ere izan da.
Banakako Txapelketa Erkiagak 112 kinielagaz irabazi du, eta Diego Beaskoetxeak 79 lortu ditu. Manuelek osatu dute podiuma 62 kiniela irabazita.
Binakako txapelketan, berriz, 56 kiniela irabazi ditu ispastertarrak. Bigarrena aurrelari onena izan da Jabi 41 kinielagaz, eta 22 kiniela lortu ditu Beaskoetxeak. Atzelariei dagokienez, Juan Manuel Sierra mexikarra geratu da lehen postuan (31 kiniela), Manuel (30) eta Cisneros (30) herrikideak atzetik dituela.
Txapelketan, guztira, 92 kiniela eskuratu ditu gernikarrak, Yankee Stadiumean aurten estreinatu eta gero. Aritz Erkiaga eta Jabi Salaberriaren atzetik sailkatu da; 168 irabazi ditu ispastertarrak, eta 97 markina-xemeindarrak.