'Aitita-amamen guda zibila' liburua aurkeztuko dute Mundakan
Miren Billelabeitia idazleak Mungiako BHI-ko ikasleekin egindako lanaren aurkezpena egingo dute Mundakako liburutegian. Aitita-amamen guda zibila izeneko lana DBH 4. mailako ikasleekin egin du Billelabeitiak. Ane Lapitz, Maddi Lapitz, Ander Villar eta Irati Zarraga ikasleak dira proiektuan parte hartu dutenak.
Hain zuzen, Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok eleberria irakurri zuten ikasleek, eta, liburuko Lilik egietn duen moduan, Mungiako ikasle gazteek ere beren aitita-amamen guda eta gudaoste garaiko oroimena gogora ekartzeko aukera izan dute.
Liburuari buruz hitz egiteko, kafe-solasaldia ere egingo dute otsailaren 13an, 18:00etatik aurrera.