'Amazona', otsailaren 11n, Astran
Asunek talde feministarekin batera antolatu du Astra zinemak hurrengo martitzeneko saioa. Amatasunaren gaia lantzen duen film luzea izango da ikusgai
Asunek talde feministarekin batera antolatu du Astra Zinemak otsailaren 11n emango duten proiekzioa. Hain zuzen, Clare Weiskopf zuzendariaren Amazona pelikula da hurrengo martitzenean ikusi ahalko dena.
Film-dokumental gordina da Amazona, amatasunaren gaia hurbiletik jorratzen duena.
Askatasuna, ardurak, baldintzarik gabeko maitasuna… Ezbehar baten ondorioz bere seme-alabekandik urrundu eta Kolonbiako oihanera alde egiten duen ama baten istorioa da Amazona film luzeak dakarrena, haren bila doan alabaren ikuspuntutik kontatuta. Emanaldia 18:30ean hasiko da.