Proiektua ezagutaraztea, sentsibilizazioa bultzatzea eta herritarren konpromisoa lortzea bilatzen du Gernikaldeko Caritasek. Horretarako, domekan 11:00etan jarri dute hitzordua Andra Mariko lokalean.
Euren lanari ikusgarritasuna eman asmoz, lanean jarraitzen du Gernikaldeko Caritasek. Joan den asteburuan jaialdia egin zuten, eta, oraingoan, ate irekiak egingo dituzte. Domekan 11:00etan jarri dute hitzordua Andra Mariko lokalean.
Joan den asteburuko jaialdia “oso dotorea” izan zela dio Iñaki Malaxetxebarria Caritaseko kideak: “Bertan parte hartu zuten taldeek lan bikaina egin zuten, oso profesionala. Ondorioz, ikuskizun dotorea atera zen”.
Jaialdiaren hellburua ez zen dirua batzea izan, proiektua ezagutaraztea, sentsibilizazioa bultzatzea eta konpromisoa lortzea baizik. Hori horrela, helburu berdinekin jarraituko dute oraingoan ere: “Ate irekietara hurbiltzen denak gure proiektuak hurbilagotik ezagutu ahalko ditu, eta kasua ematen bada, euren laguntza bideratu ahal izango dute”.
Gernikaldeko Caritasek euren proiektuen berri emateko egindako
bideoa