Gilles Simeoni Korsikako Kontseilu Betearazleko presidenteak Batzarretxea bisitatu du
Korsikako Kontseilu Betearazleko presidentea da Simeoni, eta Sabino Arana Fundazioaren saria jasotzeko bertaratu da Euskal Herrira. Bere bidaia Gernika-Lumoko Batzarretxea bisitatzeko aprobetxatu du.
Korsikako Kontseilu Betearazleko presidentea da Simeoni, eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak eman zion ongietorria zapatu arratsaldean.
Sabino Arana Fundazioaren saria jasotzeko bertaratu da Euskal Herrira, eta bere bidaia Gernika-Lumoko Batzarretxea bisitatzeko aprobetxatu du. Hala, Gernikako Arbola eta arbola zaharra ikusi zituen zapatuan, eta ohorezko aurreskuagaz omendu zuten. Horren ostean, osokoen bilkuren aretoa, beiratearen aretoa eta artxibategia bisitatu zituen.
Estatu frantsesetik “autonomoagoa” izan nahi duen lurraldeko Kontseilu Betearazleko presidenteak atzo jaso zuen Sabino Arana saria, “guztiz demokratikoa eta baketsua den bidearen ordezkaria delako”. Hori horrela, Korsikako nortasun nazionala aitortzearen aldeko borrokan egindako lanagatik saritu zuten, baita autogobernuan sakondu duelako ere: “Korsikako ongizate eta garapen politikorako, sozioekonomikorako eta kulturalerako lan egin du modu demokratuko eta baketsuan”.