1.430 pertsona batu ditu aurten Etxera Trailek
Eskualdeko presoentzat izan dira aurten lasterketako lehenengo bost dortsalak
Urtean-urtean markak hautsi ditu Gernika-Lumoko Etxera Trailek. Parte hartzaile kopurua handituz joan da, eta aurten 1.430 mendizale izan dira proban.
09:00etan eman diote hasiera martxa luzeari, eta ia 700 pertsonak egin dute 16 kilometroko ibilbidea, oinez. Martxa hasi aurretik, baina, eskualdeko presoen senideak omendu dituzte, eta preso dauden bost herritarrentzat izan dira lasterketaren lehenengo bost dortsalak.
10:30ean atera dira dira korrikalariak, presoen argazkiak eskuan, eta aurten ere paperezko barrotean apurtu dituzte, lasterketa hasieran. Guztira, 421 korrikalari izan dira aurten mendian, presoen eskubideen aldeko proban lasterka.
Ordu laurden beranduago atera dira martxa txikikoak. Familia giroan, 310 parte hartzaile izan dira 6 kilometroko ibilbidean.
Aurten, berriro, proban parte harti duten denei eskerrak eman eta azken Etxera Trail izatearen asmoa agertu dute antolatzaileek.