'El Narco-Oasis Vasco' liburua aurkeztuko dute bihar
Arrano kultur elkarteak antolatu duen aurkezpena 20:00etan izango da, Kabidxen.
Arrano kultur elkarteak antolatuta, Ahoztar Zelaieta kazetari eta kriminologo bilbotarrak joan den abenduaren 4an kaleratutako El Narco-Oasis Vasco liburua aurkeztuko da bihar, Bermeon. Liburuaren xehetasunak ezagutu gura dituzten horiek, 20:00etan egon beharko dute Goiko Plazako Kabidxen.
Zelaietak narkotrafikoaren gaia aztertu du bere azken liburuan. Azken boladan ustelkeriaren inguruko zenbait lan argitaratu ditu, baina azken liburuan, hasieratik jorratu izan duen gai batera itzuli da berriro, narkotrafikora. Izan ere, haren esanetan, narkotrafikoarentzat gune estrategiko bilakatu da Euskal Herria.