Biharko auto karabanara joateko 09:15ean batuko dira Bermeon
Busturialdetik egingo duten auto karabana 10:00etan aterako da Gernika-Lumoko Astrako aparkalekutik.
Urtarrilaren 30eko greba orokorrerako deia egiteko auto karabana egingo dute bihar Busturialdean. 10:00etan aterako dira Gernika-Lumoko Astrako aparkalekutik.
Bermeon, berriz, goizago jarri dute ordua denak batera abiatzeko. Auto karabanan parte hartu gura dutenek, hortaz, udal liburutegi aurrean egon beharko dute 09:15ean, autoekin; handik Gernikarantz abiatzeko. Urtarrilaren 28an (martitzena) ere auto karabana egingo dute.