Euriaren ordez, hotza izan zuten. Taldea, oraingoan, batera ibili zen sakabanatu gabe.
Sollube 707 mendi taldeak antolatuta, Bermeoko Mendien Bira egin zuten atzo. Taraskan zeukaten hitzordua jarrita 08:30ean eta 10 mendizalek egin zuten bat deialdiagaz, “ia denak ezagunak, nahiz eta berriren bat egon zen”.
Euriaren ordez hotza ageri zela diote antolatzaileek. 08:40an abiatu ziren Taraskatik eta Kurtziotik joan ziren Katillotxurantz: “Bermeoko mendi bat izan ez arren, abiapuntu ona da Sollubera joateko”. 11:00ak aldera iritsi ziren Tribisburuko nekropolira. Azaldu dutenez, oraingoan, taldea batera ibili da ibilbidean; beste irteera batzuetan “bakoitzaren erritmoaren arabera sakabanatzen baitira”.
12:00ak inguru, berriz, Cannon erretegian zeuden. Gorputza apur bat berotzeko salda beroa hartzeko asmoa zeukaten han, baina ideia bertan behera geratu zen, erretegia itxita baitzegoen. Hortaz, ibilbidea jarraitu eta Garbola eta Burgo “erraz” igo zituztela azaldu dute: “Behin altuera batera iritsita, tontorra bakarrik igo behar da”.