Ume eta gazteentzako sukaldaritza tailerra antolatu du Busturiko Udalak
Parte hartu gura duten ume eta gazteek izena eman beharko dute Busturiko liburutegian, urtarrilaren 24a baino lehen.
Sukaldatzea gustuko duten Busturiko ume eta gazteek, sukaldatzen ikasteko aukera edukiko dute Busturiko Udalak antolatu duen ikastaroari esker.
7 urtetik gorakoei zuzendutakoa da sukaldaritza ikastaroa, eta jakinarazi dutenez, parte hartzaileak bi taldetan banatuko dituzte, adinaren arabera. Hala, 7 eta 12 urte bitartekoak talde batean egongo dira, eta beste batean, berriz, 12 urtetik gorakoak.
Sukaldaritza ikastaroa Matxinada txokoan izango da eta lau zapatutan eskainiko dute. 7 eta 12 urte bitartekoak honako zapatuetan batuko dira: otsailak 1, 15 eta 29 eta martxoak 14; 12 urtetik gorakoak, aldiz, honakoetan: otsailak 8 eta 22 eta martxoak 7 eta 28. Ikastaroa 10:30etik 12:30era izango da zapaturo.
Parte hartu gura duten ume eta gazteek izena eman beharko dute Busturiko liburutegian, eta horretarako azken eguna urtarrilaren 24a [barikua] izango da.