Kankinkabarak kalejira egingo du bihar, San Anton egunean
Antzina, garai honetan arrantzaleak bisigua arrantzatzera ateratzen zirela gogora ekarri gura dute.
San Anton eguna da bihar, eta orain zenbait urte berreskuratutako ohiturari eutsiko dio Kankinkabara Txistu Taldeak. Hala, 20:00etatik aurrera kalejiran ibiliko dira portutik.
Arrantzaleak esnatzen edota Kresaletan doinuak jotzen ibiliko dira Bermeoko txistulariak. Antzina, garai honetan arrantzaleak bisigua arrantzatzera ateratzen zirela gogora ekarri gura dute Kankinkabarakoek. Zortea edukiz gero, eurei ere bisiguak botako dizkiete. Iaz, bisigurik ez eta zapoak bota zizkieten.