Etxebizitza formula berriak aurkezteko hitzaldia antolatu du Busturiko EH Bilduk
Bihar izango da hitzaldia, 19:00etan, Altamira auzoko kultur etxean.
Herrian etxebizitzen inguruko kezka dagoela eta, Busturiko EH Bilduk hitzaldia antolatu du biharko. 19:00etan izango da, Altamira auzoko kultur etxean. Hain zuzen ere, Maider Otamendi EH Bilduko legebiltzarkidea hurbilduko da Busturira azalpenak ematera.
Hitzaldi horren bitartez etxebizitza formula berriak aurkeztu gura dizkiete herritarrei, eta horien inguruan eztabaidatuko dute ondoren. Kooperatiba, andel eredua, cohousing… zer den azalduko dute.