Jon Pascua bermeotarrak Bartzelonako atezainak entrenatuko ditu
Bartzelonako entrenatzaile berri Quique Setienek aukeratu du bermeotarra bere taldean aritzeko. Elkarrekin lan egin zuten Betisen.
Erronka berri bati ekin dio Jon Pascua bermeotarrak. Hain zuzen ere, Bartzelonako atezainak entrenatzeko ardura edukiko du aurrerantzean.
Bartzelonaren zuzendaritzak Ernesto Valverde entrenatzailea kargutik kentzea erabaki du, eta Quique Setien aukeratu dute postu horretarako. Setienek, berriz, Pascua bermeotarra aukeratu du bere taldean aritzeko eta taldeko atezainak entrenatzeko. Biek elkarrekin lan egin zuten Betisen.
Atezainen entrenatzaile modura Athleticen hasi zuen ibilbidea. Gerora, Hegoafrikan egon da, bai eta Filipinaken ere. Handik bueltan Setienen deia jaso zuen Betisen beragaz lanean aritzeko, eta bi denboraldi egon ziren elkarrekin lanean.