'El jardin de la alegria' filma ikusteko aukera eskainiko du Erroxapek
Bihar jarriko dute filma, 18:30ean, elkartearen egoitzan
Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak antolatutako emakumeen zinema zikloaren baitan, El jardin de la alegria filma ikusteko aukera egongo da bihar, 18:30ean, elkarteak Erreten parkean duen egoitzan.
Filma ikusi ostean, horretaz hitz egiteko tartea hartuko dute bertaratutako guztiek. Oraingoan, Leire Zuluaga Agirregaz batera edukiko dute filmari buruz berba egiteko aukera. Zuluaga hezitzailea da, zinemazalea eta ekintzaile feminista ere.