Gautegiz Arteagako argazkilaritza ikastaroan izena emateko azken eguna da urtarrilaren 24a
Gautegiz Arteagako Udalak argazkilaritza ikastaroa antolatu du otsailerako. Eta ikastaro horretan parte hartzeko izen emotea zabalik dago urtarrilaren 24ra arte.
Herrian dagoen argazkilaritzarekiko zaletasuna sustatu asmoz, Gautegiz Arteagako Udalak argazkilaritza ikastaroa antolatu du otsailerako. Eta ikastaro horretan parte hartzeko izen emotea zabalik dago urtarrilaren 24ra arte.
Juan Felix Naberan herriko alkatearen berbetan, herritarren eskaeretara egokitzen den ikastaroa da: “Konturatu gara herrian argazkilaritzarekiko zaletasun izugarria dagoela. Urtero udal egutegia ilustratzeko egiten dugun argazki lehiaketaren arrakasta ikustea besterik ez dago horretaz ohartzeko. Parte hartzearen arrakasta eta irudien kalitatea oso altuak dira beti”.
Interes horren aurrean, herritarrek euren sormenari ahalik eta potentzial handiena ateratzeko helburuagaz bultzatu dute ikastaroa; izan ere, eskaintzen dituzten ikastaroak herritarren beharrizanetara egokitu gura dituzte udal agintariek.
Plaza mugatuak. Argazkilaritza ikastaroak plaza mugatuak izango ditu, eta otsaileko bost zapatuetan eskainiko dute 11:00etatik 13:00etara Kultur Etxean.
Ikastaroan parte hartzeko interesa daukanak udaletxean, Aretxederreta Kultur Etxean edo udalaren webgunean –www.gautegizarteaga.com– jaso dezake izena emateko orria.