Batzar Etxearen bisitarien kopuruak %7 egin du gora 2019an
Kontinente ezberdinetatik heldutako pertsonak hartu ditu Gernika-Lumoko egoitzak
Bizkaiko turismoaren erreferente bilakatu da Gernika-Lumoko Batzar Etxea. 2019an, Europatik, Amerikatik, Afrikatik, Asiatik eta Ozeaniatik heldutako turistak izan dira bertan. Gainera, bisitari kopuruak gora egin du berriro iaz. Hain zuzen be, 162.675 pertsonak bisitatu zuten 2019an Euskal Herrian bakearen eta askatasunen ikur den egoitza, 2018an baino %7,2 gehiago.
Euskal Herritik etorritako turisten artean, 10etik 6 bizkaitarrak izan ziren. Guztira, Euskal Herriko 29.974 pertsonaren bisita hartu zituen Gernika-Lumoko Batzar Etxeak, eta 19.045 Bizkaiko leku ezberdinetatik heldutakoak.
Espainiar Estatuko turistak aipatuta, 82.091 izan dira 2019an Gernika-Lumon izan direnak. Kataluniatik 19.123 pertsonak bisitatu zuten Batzar Etxea, 15.286 MAdrildik eta Andaluziatik etorritakoak 11.812 izan ziren.
Europako herritarrei dagokienez, 33.828 izan ziren 2019an Batzar-Etxean. Frantzia (11.992), Alemania (7.148) eta Italiako (2.958) etorri dira Gernika-Lumora. Batzar Etxeak erregistratu dituen bisitarien artean Amerikatik (12.215), Asiatik (3.966), Ozeaniatik (471) eta Afrikatik (130) heldutakoak ere izan ziren iaz.