Aitziber Arregik irabazi du Artza Pilota Elkartearen zozketa
Pedro Laspiur artista bermeotarrak egindako margolan bat eta Andeko tabernan bi lagunentzako afaria jaso ditu saritzat.
Hamargarren urtez, Gabonetan zozketa egin du Artza Pilota Elkarteak. Aurtengo zozketako zenbaki irabazlea 1701 izan da, eta aipatu zenbakia Aitziber Arregik eduki du.
Hortaz, Arregik Pedro Laspiur artista bermeotarrak egindako margolan bat eta Andeko tabernan bi lagunentzako afaria jaso ditu saritzat. Josu Aiestaran Artza Pilota Elkarteko presidentearen eskutik jaso du saria.