Bermeon egingo du Aikok Dantzazale Eguna
Zapatuan, 13:00etan emango diote hasiera egunari Lameran.
2017.urteko ekainean ere Bermeon batu ziren dantzazaleak Dantza eta musikarekin gora eta behera ibiltzen dira astero herritar asko eta asko; dantzak ikasten, praktikatzen… Hala, zapatuan Aikok dantzariak zein dantzazaleak batuko ditu Bermeon Dantzazale Egunean. Modu horretan, astero ikasten dituzten horiek praktikan jartzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Egun “ederra elkarrekin pasatzeko” asmoa daukatela diote Aiko taldekoek, “gabonetarako entrenamendu gisa”.
13:00etan hasita dantza-katu-poteoa egingo dute Lameran. 14:30ak aldera, Bermeoko Kafe Antzokira joango dira bertan bazkalduko baitute, “bertoko jakiak bertokoentzant prestatuta”. Bazkaldu aurretik, hala ere, elkarrekin txakolina hartzeko tartea hartuko dute.
Bazkalosteko dantzaldia ere kafe antzokian egingo dute, 17:00etan. Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikikilarien eta Bizkaiko Gaiteroen musikarekin dantza egingo dute dantzazaleek lehenengo, eta guateke tradizionalagaz jarraituko dute ondoren. Zapatuko egunari Mi carro-gaz emango dio amaiera Aiko dantza taldeak.