Doinuen artean emakumeak kantari kontzertua hartuko du Arrantzaleen Museoak
Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkartearen 25.urteurrena ospatzeko kontzertua izango da etzikoa
Gasteizko Luis Aranburu musika eskolako abesbatza eta Erroxape abesbatza izango dira, hain zuzen, barikuan Arrantzaleen Museoan egingo duten kontzertuko protagonistak.
Gainera, Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkartearen 25.urteurrena ospatzeko kontzertua izango da barikukoa. 19:00etan hasiko da, eta sarrera dohainik da.