Bonbardaketa lantzeko unitate didaktikoa aurkeztuko dute
Astran egingo dute bihar aurkezpen ekitaldia, 18:00etan. Gernika Batzordeko Sabin Ibazeta bertan izango da azalpenak emateko.
Gernikako bonbardaketa ardatz hartuta Gernika Batzordeak landu eta kaleratu duen unitate didaktikoa aurkeztuko dute gaur. 18:00etan izango da aurkezpen ekitaldia, Astran, eta bertan izango da Gernika Batzordeko kide Sabin Ibazeta.
Gernikaren bonbardaketa esperimentu bat izan zela diote unitate didaktikoaren egileek, eta ondoren etorritako diktadurak ezarritako isiktasunak pasarte hura anekdota gisa utzi duela hurrengo belaunaldientzat. Hala, gaur aurkeztuko duten material didaktikoa hutsune hori betetzen laguntzera datorrela diote. «Esperimentazioaren bidez Memoria Historikoari lekua egingo diogu eskolan. Horretarako Memoria kontzeptua garatzeaz gain, berarekin estu lotuta dauden atalak landuko dira, diziplinarteko ikuspegia emanez».
Bitarteko horrekin, beraz, ikerketa eta esperimentazio bidez, ikaselak orduko gertakizunen barrunbetan sartuko dira eta, arakatze lanak egin ostean, beren memoria osatuko dutela diote Gernika Batzordeko kideek. Ikasleak, memoria gordetzeaz gain, transmisore izatea du xede proiektuak.
Informazio gehiago https://guernicagernikara.eus webgunean.