Bermeoko irakurleen txokoko parte hartzaileak bihar batuko dira
Ohi legez, udal liburutegian batuko dira, 18:30ean.
Iban Zaldua idazlearen Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak liburua landuko dute bihar irakurleen txokoan.
Ohi legez, udal liburutegian batuko dira, 18:30ean. Arrate Egaña dinamizatzailearekin batera, liburuaren nondik norakoak landuko dituzte.
32 ipuinez osatzen da liburua, gehi kontrazalean doana. Oro har istorio laburrak dira eta gai, estilo eta teknika ugari erabiltzen ditu idazleak.