Ekintzaileei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu Lanbidek
Ikastaroak abenduaren 11tik 18ra bitartean emango dituzte Gernika-Lumoko Lanbide Zentroan; 09:00etatik 14:30era bitartean, hain zuzen. Parte hartu gura dutenek, aurretiaz eman beharko dute izena.
Gernika-Lumoko Udaleko Lanbide Ekimenak zentroak autoenplegu ikastaroak jarri ditu martxan, “norberaren kontura lan merkatuan sartu nahi duten ekintzaileentzat”.
Pertsona ekintzaileei, enpresa ideia bat dutenei zein euren kabuz lan merkatuan sartu nahi dutenei zuzendutako ikastaroak abenduaren 11tik 18ra bitartean emango dituzte Gernika-Lumoko Lanbide Zentroan –Alondegia kalea, 6, Gernika-Lumo– . Ikastaroak goizeko ordutegian emango dituzte, 09:00etatik 14:30era bitartean, hain zuzen.
Bertan, enpresa berri bat martxan jartzeko jakin beharrekoak aztertuko dituztela zehaztu dute antolatzaileek; besteren artean, forma juridikoak, lizentziak eta fiskalitatea izango dituzte ardatz. Enpresa plan baten bideragarritasuna txostena zelan landu behar den ere azalduko dute.
Parte hartu gura dutenek, hala ere, aurretiaz eman beharko dute izena, 94-625 57 58 telefono zenbakira deituta.