Eskulan tailerra antolatu du Berbalagunek
Barikuan izango da tailerra, 18:00etatik 20:00etara.
Berbalagun egitasmoak gabonetako apaingarriak egiteko eskulan tailerra antolatu du. Parte hartzaileek Montse Alonsoren laguntza izango dute eskulanak egiteko.
Tailerra, barikurako antolatu dute; 18:00etatik 20:00etara batuko dira, Euskal Gunean.
Hiru euro ordaindu beharko dira, eta aurretiaz eman behar da izena.