Durangoko memoria gogoan izango dute gaur, Harizpen
IPESek antolatuta, Durango 1936 elkartearen esperientziari buruzko hitzaldia emango dute
IPESen eskutik, Durangoko historia eta memoriari erreparatuko diote gaur iluntzean, Gernika-Lumoko Harizpe txokoan emango duten hitzaldian. Durangoko bonbardaketa eta ostekoak ez ezik, ahotsik izan ez dutenei ahotsa eskaintzea da elkartearen helburua; hau da, faxismoaren errepresio latza jasan duten herritarrei eta euren senideei hitza ematea.
Memoria elkarrizketen barruan, gaur berbaldia eskainiko du elkarte horretako kidea den Andoni Barreñak. 19:00etan hasiko da.