SOS Gaztelugatxe ekimena aurkeztuko dute Bermeon
Bihar egingo dute aurkezpena, 19:00etan, Kabidxen
Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko San Juanerako planteatzen duen garapen ereduaren eta jokabidearen aurrean, herritarrek iritzia emateko eta ahotsa izateko eratu da Bakion SOS Gaztelugatxe ekimena.
Bermeora datoz orain ekimenaren berri ematera. Bihar egingo dute aurkezpena, 19:00etan, Kabidxen.
Herritar guztiak gonbidatu dituzte aurkezpenean parte hartzera.