Santa Katalinari, ohiturekin omen
Mundakarrek urteroko egitaraugaz ospatu dute gaurko eguna. Meza entzun ostean, kalejira, aurreskua eta sardina jana izan dute.
Asteburuko ospakizunen ostean, gaur, Santa Katalina egunean ere kalera atera dira mundakarrak. Meza entzuteko batu dira eguerdian, Katalin Deuna baselizan. Ostean, txistulariek lagunduta, kalejira egin dute udal agintariek, herriko jendeak lagunduta. Dantzarien aurreskuaren ostean, herriko plazara joan dira. Bertn, salda beroa hartu eta sardina jana egiteko aukera izan dute mundakarrek.
Jan-edanean hasi zituzten jaiak zapatuan, bakailao txapelketarekin. 4 kazola aurkeztu zituzten lehiaketara, eta txapelketan parte hartu zuen emakume bikote bakarrarentzat izan zen txapela. Emakume guztiei eskaini zieten garaipena.