"Abiña auzoaren galera" salatzeko batu dira sukarrietarrak, beste behin ere
EAJren ordezkariak Sukarrietan batu direla aprobetxatu dute protesta egiteko.
Iaz egin bezala, EAJko ordezkariak atzo Sukarrietan batu zirela aprobetxatu zuten sukarrietarrek protesta egiteko. Jeltzaleek Sabino Aranaren heriotzaren 116. urteurrena izan zuten gogoan .
Sukarrietako udaletxe aurrean protesta egiteko batu ziren 20 bizilagun inguru. Beste behin ere, Abiña Sukarrieta dela aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zuten. Sukarrietarrek EAJri gogorarazi gura diote Sabino Arana bizi izan zen herriaren heren bat Busturia izatera pasa dela, “eta ez dutela ezer egin Aranaren jaioterria mantentzeko”: “Sabino Aranaren historia kontatzen denean ez da benetan egungo administrazio banaketarekin bat egingo”.
Abiñan bizi direnak Sukarrietakoak izan gura duten bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiak “akats hori zuzentzeko ez duela ezer egiten” salatu dute.