Pentsioen egungo egoeraren berri emango dute Ajangizen
Hitzaldia emango dute Mikel de la Fuentek eta Begoña Landak
Pentsiodunek gaur egun bizi duten egeoraren berri emateko hitzaldia antolatu dute Ajangizen. Bihar izango da berbaldia, azaroaren 21ean, kultur etxean, 19:00etan hasita.
Mikel de la Fuente eta Begoña Landa Busturialdeko pentsiodunek emango dituzte azalpenak. Pentsioen sistema publikoa eta finantziazioa, pentsiodunak diren pertsonen eskubideak eta gizon eta emakumeen arteko arrakala zelan gainditu aipatuko dituzte, besteak beste. Horrez gain, hurrengo hilabeteetarako deialdien berri ere emango dute Ajangizen.
Pentsionistak Martxan taldeak berbaldian parte hartzeko deia egin diete gazte zein helduei.