Muruetako Txerriki Eguna antolatzeko batzarra egingo dute
Biharko jarri dute ordua, 19:00etan batuko dira Eleizaldeko txokoan
Muruetako Udalak Txerriki Eguna egingo du aurten ere; abenduaren 1ean izango da, hain zuzen ere. Oraindik, hala ere, prestaketa lanetan dabiltza eta herri batzarra deitu dute.
Biharko jarri dute ordua, 19:00etan batuko dira Eleizaldeko txokoan. Prestaketa lanetako hirugarren batzarra da, eta gura duten herritar guztiek parte hartzeko aukera daukate.