Eako Udalak Herri Babesareagaz bat egin du
Horrekin lotuta, 'Lurra eta lurraldearen defentsa' hitzaldia antolatu dute biharko
Giza eskubideen defendatzaileen babeserako euskal udal sarea da Herri Babesarea, eta Eako Udalak bat egin du. Horrekin lotuta, Lurra eta lurraldearen defentsa hitzaldia antolatu dute biharko. 18:30ean batuko dira Eskolondon.
Aipatu hitzaldian nazioarteko gonbidatuak egongo dira: Ana Rosalia Tiul Caal guatemaltekarra, Emile Chantal de Wolf mexikarra eta Leyla Andrea Arroyo Muñoz kolonbiarra.. Beste herrialdeetako errealitateak ezagutu eta hemengo eta hango esperientziak trukatzeko baliagarria izango delakoan herritarrak gonbidatu dituzte hitzaldian parte hartzera.
Eako Udalak “norbanakoak dituen berezko eskubideak babestearen aldeko apustua egiten du, arraza, sexua, nazionalitatea, jatorri etnikoa, hizkuntza, erlijioa, gustu sexualak eta afektiboak edozein direlarik”.