Gazteentzako lokalaren erabilera zehazteko bilera egingo dute
Barikuan jarri dute ordua, 19:00etan, lokalean bertan.
Sukarrietako Udalak gazteentzako lokaren erabilerak zehaztu gura ditu herritarrekin batera. Gazteei zuzendutako lokaka Ander Deuna enparantzan kokatuta dago, eta 5 eta 25 urte bitarteko ume zein gazteen erabilerara zuzendu gura dute.
Horretarako, udalak herriko gurasoak eta gazteak deitu ditu batzar batera. Barikurako jarri dute ordua; 19:00etan batuko dira lokalean bertan.