'Comandante Arian' dokumentala dakar Erroxapek
Bihar jarriko dute dokumentala; 18:30ean, Erroxapek Erretenen duen egoitzan.
Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak antolatutako emakumeen zinema zikloaren baitan, Comandante Arian dokumentala ikusteko aukera egongo da bihar.
Interesa daukatenek, 18:30ean egon beharko dute Erroxapek Erretenen duen egoitzan. Izen bereko buruzagiaren bizitza filmatu du Alba Sotorra zinemagile katalanak. Gerrillarien taldeko kide izan zen zuzendaria zenbait hilabetez, hori bai, armen ordez kamera zeraman eskuan.
Emakumeak euren eskubideak defendatzeko arriskatzen direla erakutsi gura izan du dokumentalaren bitartez Sotorrak. Hasieran, emakumeen ahalduntzearen inguruko istorio bat grabatzea zen asmoa, eta protagonista misio batetik garaile ateratzea zen ideia; horregatik aukeratu zuen Arian komandantea. Kobaneko (Kurdistan) setioa amaituko zuen emakume batailoi bat zuzentzen ari zen Arian. Grabaketa egiten ari ziren bitartean, hala ere, Arian zauritu zuten, eta gidoia erabat aldatu behar izan zuen.
Dokumentala ikusteaz gain, Erroxaperen egoitzara bertaratzen direnek, emakume askeen herrian egon den Rojavako Jinwar kide feministarekin dokumentalari buruz berba egiteko aukera edukiko dute.