Zabalik dago Errigoraren udazkeneko kanpainako eskaerak egiteko epea
Hiru saski eskatu ahal dira: beltza, produktu ekologikoz osatutako berdea eta zuri berezia. Eskaerak azaroaren 20ra arte egin ahal dira, ohiko lekuetan edo Internetez.
Eskaerak azaroaren 20ra arte egin ahal dira, tokian tokiko guneetan edo Internetez. Aurten, gainera, diru ekarpenaren zati bat Nafarroa hegoaldean euskara bultzatzeko sortu duten Agerraldia ekimenera bideratuko dute.
Alde batetik, aurten hiru saski eskainiko dituzte: betiko beltza, produktu ekologikoz osatutako berdeaeta zuri berezia. Horrez gain, eskaera egiterakoan, txartelagaz ordaindu ahalko dela esan dute. «Ordainketa eskaera egiten den momentuan egin ahal da, edo bestela eskaera egin eta epe batera, saskia banatu aurretik».
Berrikuntzarik nabarmenetan, baina, euskalgintzara bideratuko den dirua nola banatuko den da. «Orain arte egin modura, batzen den diruaren zati bat Nafarroa hegoaldeko AEKra, Ikastolen Elkartera eta Sortzenera bideratuko dugu. Baina zati bat Agerraldia ekimenarentzako izango da».
Ekimenaren sorrera.Agerraldiak erromatarrek Ager vasconumbezala izendatutako lurraldean (Nafarroa hegoaldea eta inguruko eremua) euskara sustatzea eta bultzatzea ditu helburu. «Agerraldia euskara herriko plazetara ekarri nahi duen ekimena da. Erronka da euskararen ezagutza erraztea, erabilera sustatzea eta euskararen aldeko jarrerak bultzatzea».
Blanca Garcia eta Haizea Lizarbe Agerraldiko kideek ekimena nola sortu zen azaldu dute. «Errigoraren kezka zen Euskarari Puzka kanpainak agortzen direnean Nafarroa hegoaldeko euskalgintzan zer geratuko den. Kezka horri aurre egiteko, zonaldean euskararen alde egiteko dauden ekimenak indartzeko eta berriak lortzeko proiektu bat sortzea erabaki zen. Eta asmo hori da Agerraldia».
SASKIAK:
- Beltza (50 euro), betikoa:Mahats zukua, kardua, oliba olio birjina estra, melokotoia almibarrean, teilak, tomate frijitua, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, orburu bihotzak, pikillo piper mamia, potxak, zainzuri krema eta ardo beltz ekologikoa.
- Berdea (60 euro), ekologikoa:Mahats zukua, ardo ozpina, oliba olio birjina estra, orburu bihotzak, pikillo piperrak, barazki menestra, pasta, arroza, zainzuri zuriak, potxak eta ardo beltza.
- Zuria (70 euro), berezia:Pikillo piper marmelada, orburuak, patxaran mantekatuak, zainzuri zuriak, txokolatezko arrokak, pikillo piperrak, polboroiak, patxarana, Aristu estra brut eta Egiarte kriantza.
ESKAERAK NON EGIN:
- Bermeo:Berhaz bulegoa, Alkartetxea, kultur etxea, euskaltegia (Internetez ere bai), Bolatokia, Eleizalde ikastola, Erroxape eta LABen egoitza.
- Ea:Natxitua.
- Gautegiz Arteaga:Arduradunei esanda.
- Gernika-Lumo:Barrutialde, Seber Altube, Aita Villasante euskaltegia, Astra (Internetez ere bai), Kantagunea eta institutua.