32 klubek eta 350 bat gimnastak parte hartuko dute XXII. Xixili Torneoan
Domekan egingo dute txapelketa, Gernika-Lumoko Santanape Kiroldegian. 11:00etatik 13:00era izango dute lehen saioa, eta 14:30etik 16:30era bigarrena.
Xixili Gimnasia Taldeak antolatutako XXII. Xixili Torneoa egingo dute domekan [urriak 27], Gernika-Lumoko Santanape Kiroldegian. 31 klubek parte hartuko dute, eta 350 gimnasta inguru bilduko dira.
Bizkaitik, Gipuzkoatik, Arabatik, Nafarroatik, Errioxatik, Kantabriatik eta Asturiasetik etorriko dira taldeak, besteak beste. 61 gimnastek parte hartuko dute banakako lehiaketan, eta gainerakoek, taldeka (46 talde egongo dira).
Horrez gain, sei erakustaldi egingo dituzte kirolariek, banaka zein taldeka. Kirolarien lana 16 epailek neurtuko dute txapelketan. Xixili Torneoa Espainiako txapelketaren aurreko proba da.
Saioak. 11:00etatik 13:00era, talde lanean ariko dira alebin, haur, kadete eta gazte mailako gimnastak lehenik, eta junior, senior eta lehen mailakoak gero. Ostean, dominak banatu eta erakustaldien lehen saioari ekingo diote.
14:30etik 16:30era, aldiz, banaka lehiatuko dira alebinak eta kadeteak lehenengo, eta haur zein jubenil mailakoak gero. Jarraian, erakustaldien bigarren saioa eta sari banaketa egingo dute