Muruetako Udalak zakarrontziak jarri ditu herriko autobus geltokietan
Egindako lanagaz Murueta garbiago baten aldeko lana egin du udalak.
Muruetako Udalak herritarren ongizaterako eta ingurumenaren zaintzaren aldeko lana egin duela iragarri du. Udaleko ordezkariek jakitera eman dutenez, herriko autobus geltoki guztietan zakarrontziak ezarri dituzte, autobusaren zein bidegorriaren erabiltzaileek horiek erabili ahal izateko.
Modu horretara herri garbiago bat lortu eta muruetarrek ingurumenaren alde egiteko bide bat ezarri dute udalerrian.