Ukrainako ipuinak landuko dituzte Gautegiz Arteagan
4-12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako saioak egingo dituzte azaroko lau zapatutan. Parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da; urriaren 31a da azken eguna.
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Ipuinmundua: ukrainar estepatik programa landuko dute azaroan, Gautegiz Arteagan.
Ukrainako kultura eta ohiturak ezagutuko dituzte bertako kontrakizunekin, azaroaren 9an, 16an, 23an eta 30ean, Aretxederreta Kultur Etxean.
4-12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako saioak izango dira. Parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da, kultur etxean, eta urriaren 31a (eguena) da azkenengo eguna. Azaroko lau zapatu horietan, 10:30ean hasi eta 13:30ak arte egongo dira umeak programa lantzen.
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eskualdeko ume eta gaztetxoei zuzendutako programak garatzen ditu urtero, kulturaniztasuna, inklusioa eta gizarteratzea bezalako lantzeko.
Hain zuzen, programekin, “umeei euren begirada beste errealitate batzuetara zabaltzeko” aukera ematen diete, eta horretarako jolasak erabiltzen dituzte: “Kulturartekotasunean sentsibilizazio lana egitea da gure helburua. Eskualdeko ludoteketan egin da azken hamaika urteetan. Aurreko edizioetan bost kontinenteak izan ziren programaren ardatz nagusia, eta 2017tik munduko ipuinak dira gure ekimen ezberdinak garatzeko aitzakia. Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzaren diru-laguntza baten bidez garatzen dugu”.