204 lagun elkartu dira V. Gorozikako Mendi Martxan
Basoa bota dutela-eta, aurreko ekitaldietan egindakoaren kontrako noranzkoan egin dute ibilbidea, eta parte hartzaileek "urterokoa baino politagoa" izan dela onartu dute.
204 lagun batu ziren atzo V. Gorozikako Mendi Martxan. Gorosti Kultur Elkarteko kideek ez zuten iazkoa bezalako parte hartze handia espero, izan ere, aldez aurretik “oso jende gutxik eman zuen izena”, baina egunean bertan ibiltari asko animatu ziren.
Mendi martxak zeharkatu behar zituen inguruetako basoa bota egin zutela-eta, azken orduan, ibilbidean “aldaketa garrantzitsu bat” egin behar izan zuten antolatzaileek. Hala, aurreko ekitaldietan egindako ibilbidea kontrako noranzkoan burutu zuten: “Parte hartzaileek esan digute beste urte batzuetakoa baino politagoa izan dela. Gainera, primerako eguraldia izan dugu”.
08:30ean ekin zioten ibiltariek 20 kilometroko martxa luzeari, eta bi ordu beranduago hasi zuten parte hartzaileek 10 kilometroko ibilbide laburra. Gorozikako plazan hasi eta bukatu zen, eta Bizkargi mendiko Santa Kurtze ermita (565 metro) izan zuten punturik gorena.