Javier Goitia eta Maria Zorroza gernikarrak izan dira Ereñozarrerako igoeran azkarrenak
Ereñoko San Migel jaiei bukaera emateko ohitura bihurtu den kirol proba da, eta 14 parte hartzaile batu dira.
Javier Goitia (8 minutu eta 53 segungo) eta Maria Zorroza(10 minutu eta 33 segundo) gernikarrak izan dira atzoko Ereñozarrerako igoeran azkarrenak. San Migel jaiei bukaera emateko ohitura bihurtu den kirol proba da, eta urtero urtero, inguruko mendi lasterkariak elkartzen ditu.
Ereñoko plaza eta San Migel Ereñozar tontorra lotzen dituen 1.800 metro inguruko igoeran “giro ederra” izan zutela aipatu dute partaideek. Euria bota bazuen ere, 14 lagun batu ziren proban.
Gizonetan, lehia estua izan zuten Goitiak eta Imaol Goñik, izan ere, azken metroetara irtsi arte parez pare igo ziren biak. Goñik, baina, bost segundo galdu zituen helmugan. Hirugarren, Julen Aranguena sailkatu zen (9 minutu eta 12 segundo). Emakumezkoetan, Zorrozaren atzetik Izaro Aranburu (12 minutu eta 56 segundo) eta Iraia Uriarte (15 minutu eta 24 segungo) helmugaratu ziren.
Garaileei txapela eta 100 euro eman zizkieten antolatzaileek. Bigarren sailkatuek 75 euro jaso zuten, eta hirugarrenek 50 euro. Parte hartzaile bakoitzari, gainera, ardo botila bat eman zioten oparitan.
Sailkapen orokorra:
1.- Javier Goitia (8 minutu eta 53 segundo)
2.- Imanol Goñi (8 minutu eta 58 segundo)
3.- Julen Aranguena (9 minutu eta 12 segundo)
4.- Jokin Zabala (9 minutu eta 55 segundo)
5.- Ekaitz Lejarzegi (9 minutu eta 16 segundo)
6.- Josu Orbañanos (10 minutu eta 26 segundo)
7.- Aitzol Kortijo (10 minutu eta 52 segundo)
8.- Maria Zorroza (10 minutu eta 33 segundo)
9.- Unai Martin (11 minutu eta 11 segundo)
10.- Alvaro Otxoa (11 minutu eta 48 segundo)
11.- Gorka Uriarte (11 minutu eta 57 segundo)
12.- Izaro Aranburu (11 minutu eta 48 segundo)
13.- Hodei Uriarte (13 minutu)
14.- Iraia Uriarte (15 minutu eta 24 segundo)