50 parte hartzaile inguru elkartu dira Lagako 31. Surf Txapelketan
09:30ean hasi zuten bertaratutakoek txapelekta, eta bost kategoriatan lehiatu ziren. Gauean Crianza Clearwine Revival taldeak kontzertua eskaini zuen Toki-alai Jatetxean.
50 bat lagun batu ziren zapatuan [urriak 5] 31. Surf Txapelketan, Lagako hondartzan. Ogoñope Surf Taldeak antolatuta, adin guztietako neska-mutilek lagunarteko proba lehiatu zuten bost kategoriatan banatuta: 18 urtez azpiko txapelketa (Martin Molina), Bodyboard (Oier Laka), Neskak (Emma Albizu), Tabloia-Longboard (Eder Korres) eta Nagusiak (Diego Borchers).
Olatu faltagatik atzeratu ostean, zapatuan inongo arazorik gabe ekin zioten 09:30ean txapelketari. Eguraldia lagun izan zuten bertaratutakoek, “surfean aritzeko paregabea”. Hala ere, antolatzaileek adierazi dute nahiz eta “olatu oso onak” egon, “beharbada longboard-arekin lehiatu zuten gaztetxoentzako gehiegizkoak” izan zirela: “Horren kontra ezin da ezer egin”.
Egun osoan zehar, musikak lagunduta aritu ziren parte hartzaileak ekinean, eta gauean Crianza Clearwine Revival taldeak kontzertua eskaini zuen Toki-alai Jatetxean.
Maila bakoitzeko irabazleek Kynay Wear etxeak emandako materiala jaso zuten oparitan.
Sailkapenak:
18 urtez azpikoa
1- Martin Moina
2- Unai
3- Aimar
Bodyboard
1- Oier Laka
2- Furlan
3- Roke Alberdi
Neskak
1- Emma Albizu
2- Naiara Conceiro
Longboard
1- Eder Korres
2- Martin Idarraga
3- Markel Bollar
Surf Nagusiak
1- Diego Borchers
2- Charli Borchers
3- Alvaro Unceta