Antolatzaileek adierazi dute parte hartzaileak pozik azaldu direla ibilbilbide aldaketarekin, eta batez ere martxa laburrean, familia giroa nagusitu dela esan dute.
259 lagun batu ziren atzo XI. Forutik Forura Mendi Martxan. Haitz Biribil elkarteko kideek jakitera eman dutenez, “eguna oso ondo” joan zen, eta “eguraldi ederragaz” zeharkatu zituzten parte hartzaileek herriko inguruak.
08:30ean ekin zioten ibiltariek 21,5 kilometroko ibilbide luzea egiteari, eta bi ordu beranduago 8 kilometroko laburra egitea aukeratu zutenek. Aldez aurretik 172 pertsonek eman zuten izena, eta egunean bertan jende andana gehitu zitzaien. Denak ere, “ibilbide aldaketarekin pozik” azaldu zirela adierazi dute antolatzaileek, batez ere, “martxa laburrean familia giroa nabarmendu” zela berretsiz.
Haitz Biribileko kideak hamabigarrena izango den ekitalia prestatzen hasteko gogoz daudela onartu dute.