Irailaren 27ra arte egongo da zabalik Foruko ikastaroetan izena emateko epea
Ikastaroen sorta zabala eskainiko dute 2019-2020 ikasturtean.
2019-2020 ikasturterako egingo dituzten ikastaroen zerrendaren berri eman eta izena emateko epea zabaldu du Foruko Udalak.
Aurtengo eskaintzaren barnean trikitixa, pandero, joste, yoga, pilates, bachata, zumba, kardio box, zirku, skate eta multikirolen tailerrak eskainiko dituzte foruan. Horiekin batera, herriko Urdaibai Dantza Taldean parte hartzeko izena eman daiteke.
Ikastaroetan parte hartu nahi duenak irailaren 27ra arte, barikua, egin ahalko du. Izena emateko fitxa herriko Kultur Etxean bete beharko da. Arduradunek azaldu dutenez, ikastaro bakoitza aurrera eramateko gutxienez sei pertsonek izena eman beharko dute talde horretan. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dituzte.
Ikastaro bakoitzari buruzko informazio gehiago jaso nahi duenak Kultur Etxera bertaratu, 94 625 45 74 edo 688 866 889 telefonoetara deitu edota liburutegi.forua@bizkaia.org helbidera idatzi beharko du.