Edurne San Salvador bermeotarra omendu dute
Erroxape Emakumeen Elkarteak eta Bermeoko Udalak zapatuan omendu zuten Salvador, bere 100. urtebetetzean.
100 urte behin bakarrik betetzen dira, eta zapatuan horren urteurren berezia ospatu zuen Edurne San Salvador Garai bermeotarrak. Ohi bezala, herriko Erroxape Emakumeen Elkarteak eta Bermeoko Udalak bizitako urte luzeak aitortu eta Salvador omentzeko batu ziren.
Hori horrela, Aritz Abaroa Bermeoko alkatea eta elkarteko kideak Salvadorren etxebizitzara hurreratu ziren lore sorta bana eman eta mendeurrena beragaz batera ospatzeko.