Mendatako Esku Pilota Txapelketako final-laurdenak lehiatuko dituzte bihar
Finalerdiak irailaren 22an [domeka] eta finalak hilaren 29an [domeka], herriko frontoian bertan.
Mendatako Esku Pilota Txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte bihar. Gernikako Arkupe Pilota Taldeak antolatuta, benjamin, alebin eta haur kategoriako pilotariaek indarrak neurtuko dituzte banakako kiniela sisteman, herriko frontoian.
11:00etan hasiko da benjaminen lehen partidua, eta goizean zehar lehitauko dira gainerakoak. Neurketak 20 tantutara izango dira, baina 15 minutu igaro ostean partiduak eten egingo dira eta tantu kopuru gehien egin dituena igaroko da hurrengo fasera. Irabazleek irailaren 22an [domeka] izango dituzte finalerdiak. Finalak aldiz, hurrendo astean [irailak 29] jokatuko dituzte, Mikel Deuna egunean.
2011n jaiotako benjaminetako lehen kinielan parte hartuko duten pilotariak:
Aimar Iza
Enaitz Mallea
Hanot Ugarte
Ibai Pampin
O.Garcia-Borreguero
2010ean jaiotako benjaminetako bigarren kinielan parte hartuko duten pilotariak:
Aimar Idoiaga
Aimar Jaio
Aser Perez
Ianitz Medrano
Juri Perea
Oier Ontoso
2009an jaiotako alebinen hirugarren kinielan parte hartuko duten pilotariak:
Aner Legarreta
Ibai Urzuriaga
Oier Borrajo
Oinatz Arejita
Unai Azkunaga
2008an jaiotako alebinen laugarren kinielan parte hartuko duten pilotariak:
Aiur Goikoetxea
Danel Intxausti
Hodei Martija
Ibai Ormaetxea
2007an jaiotako haurren bosgarren kinielan parte hartuko duten pilotariak:
Aimar Urza
Endika Lopez
Joanes Argarate
Markel Lejardi
Oier Madariaga
Pello Arrarte
2006an jaiotako haurren laugarren kinielan parte hartuko duten pilotariak:
Ekain perea
Erik Lafuente
Iker Etxebarria
I.Zabalgoaskoa
Peru Ugalde