Bermeoko sokatiralariak omendu ditu udalak
Gaztedi Sokatira Taldeko kide diren Nestor Monasteriok, Batirtze Ispizuak eta Erika Rojasek dominak lortuta bueltatu dira etxera Irlandan lehiatutako Europako Lur Gaineko Txapelketatik.
Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako Herri Kirolen lehiaketa aprobetxatuta, udalak Gaztedi Sokatira Taldeko Nestor Monasterio, Batirtze Ispizua eta Erika Rojas omendu zituen atzo arratsaldean.
Irailean Irlandan lehiatutako Europako Lur Gaineko Txapelketan, emakumezkoek zilarrezko domina irabazi zuten; gizonezkoek berriz, brontzezko domina eraman zuten etxera. Udalak beraien kirol ibilbideagatik eta udalerriaren izena nazioartera zabaltzeagatik omendu zituen Monasterio, Ispizua eta Rojas.